Gasteizen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Udalak biharko. Erakundeak jakinarazi duenez, 12:00etan egingo dute kontzentrazio isila, herriko plazan. Era berean, udalak biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die.
Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten atzo apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da.