Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten atzo apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da.
Urola Erdiko Itaiak gertatutakoa salatzera deitu ditu herritarrak, eta elkarretaratzea egingo dute gaur, astelehena, arratsaldean Azkoitiko plazan, 19:00etan hasita.