EAJ irabazi ditu udal hauteskundeak Azkoitian, eta bigarren indarra da EH Bildu. Dena den, batak zein besteak behera egin dute botoetan, eta horrek baldintza dezake dat0rren agintaldia, zinegotzi bana galdu baitute. Kontrara, Azkoitia Bai-Elkarrekinek igoera handia izan du, eta zinegotzi bakarra izatetik hiru izatera pasatuko da datorren agintaldian. Emaitzak jakin berritan, lehen balorazioak egin dituzte EAJko, EH Bilduko eta Azkoitia Baiko zerrendaburuek.