Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herritarren %50,4ak eman dute boza, arratsaldeko parte hartze datuen arabera

Maialen Etxaniz 2023ko maiatzaren 28a

Azkoitiko herritar bat boza ematen gaur goizean. (Andoni Elduaien)

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, 5,34 puntu jaitsi da Azkoitian 18:00etara arteko parte hartzea. Hain zuzen ere, boza ematera deituta dauden herritarren %50,4a izan dira hauteslekuetan, hau da, 4.280 herritar. 2019an, 18:00etarako 4.742 herritarrek eman zuten boza.  

Jakinarazi dituzte arratsaldeko parte hartze datuak ere, eta behera egin du parte hartzeak. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, herritarren %50,4 joan da boza ematera, eta, horrenbestez, 5,34 puntu jaitsi da parte hartzea Azkoitian 2019ko datuekin alderatuta. Guztira, 4.280 herritar joan da hauteslekuetara 18:00rak bitarte. 2019an, ordu bereko parte hartze datuen arabera, 4.742 herritarrek eman zuten boza, hau da, %55,74ak. 

Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak. Zehazki, herritarren %48,54 joan da udal hauteskundeetan boza ematera, 2019an baino 4,8 puntu gutxiago.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide