Goizetik iluntzera arteko egitaraua zuten prestatua II. Trikiti Egunerako. Iaz bezala, San Martinen elkartu ziren trikitilariak, eta hainbat taldetan banatuta, auzoz auzo ibili ziren 11:30etik aurrera. Soinua eta panderoa eskuetan hartuta, trikiti hotsak herrian zabaltzen aritu ziren, eta, ondoren, 13:30ean, Julio Urkixo kalean elkartu ziren kalejira handia egiteko. Plaza Berrin hainbat pieza eskaini ostean, plazan amaitu zuten ibilbidea. Han ere hainbat pieza eskaini zituzten, bertan ziren herritarren gozamenerako, eta taldeko argazki atera ostean, bazkaritarako tartea hartu zuten. Ondoren, erromeria egin zuten talde txikitan banatuta. Arratsaldeak utzitako irudiak dira honako hauek.
(Argazkiak: Ibon Errazu)