Udal eta foru bozen eguna da gaurkoa, eta nabari da hori herriko zenbait lekutan. Izan ere, hainbat herritar izan dira botoa ematen gaur goizean. Dena den, Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, 3,87 puntu jaitsi da Azkoitian 14:00etara arteko parte hartzea. Hain zuzen ere, boza ematera deituta dauden herritarren %36,63 izan dira hauteslekuetan, hau da, 3.111 herritar.
Gipuzkoan, berriz, herritarren %36,76k eman dute botoa 14:00etara bitartean. Datu hori 2019ko bozetakoa baino 2,69 puntu apalagoa da; izan ere, orduko hartan herritarren %38,45ek eman zuten boza ordu horretarako.
Foru bozetako parte hartze datuak ez dituzte jakinarazi oraindik. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.