Euskal Herriko Sokatira Txapelketako lehen tiraldia jokatuko dute bihar Azkoitian

Andoni Elduaien 2023ko mai. 26a, 07:13

Iazko probako irudietako bat. (Anartz Izagirre)

640 kiloko modalitateko lehia izango da Azkoitian jokatuko dena, txapelketaren lehen jardunaldiko tiraldia, hain zuzen. 18:00etan hasiko da lehia Trenbidearen Zumardian.

Bihar, larunbata, hasiko dute Lur gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa, eta lehen jardunaldiko tiraldia jokatuko dute Azkoitian, 18:00etan hasita. 640 kiloko modalitateko lehia izango da Azkoitian jokatuko dena, eta hainbat sokatira talde arituko dira lehian Trenbidearen Zumardiako belardian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide