Udal eta foru hauteskundeak 2023

Asier Altuna: "Eskualdeko prozesu deliberatiboa abiatuko dugu, elkarlanean energia trantsizioa nola egin aztertzeko"

Erredakzioa

Asier Altuna, Azkoitiko EH Bilduren alkategaia. (Andoni Elduaien)

EH Bilduren alkategaiak Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 27, guztira. Bihar, Ana Azkoitia EAJren alkategaiaren txanda izango da, 15:00etan. Herritarrek galderak bidal ditzakete oraindik.

Asier Altuna EH Bilduren alkategaia Maxixatzenen egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Altunak; guztira, 27 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, 15:00etan, Ana Azkoitia EAJren alkategaiak erantzungo ditu herritarren galderak, hari galderak bidaltzeko aukera hemen dute erabiltzaileek.

Astelehenean hasi ziren herriko alkategaiak elkarrizketa digitalak ematen. Egun horretan, Jose Joakin Etxaniz Azkoitia Bai-Elkarrekinen alkategaia izan zen herritarren galderak erantzuten. Atzo, berriz, PSE-EEren Azkoitiko zerrendaburu Janire Igoaren txanda izan zen. Hemen irakur daiteke haren elkarrizketa digitala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide