Azkoitiko Irakurle Taldeak gonbidatuta, Joseba Sarrionandia idazle prestigiotsuarekin elkartu ziren taldeko irakurleak atzo, asteartea, Elkargunean. Idazle iurretarrak bere lehen eleberria, Lagun Izoztua, izan zuen hizpide taldekideekin batera. 19:00etan hasi zen hitzordua, eta Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak zuzendu zuen. Herritar ugari elkartu zen atzo Elkarguneko Oteiza aretoan.
Irakurle taldeak irailaren 19an egingo du hurrengo saioa, eta orduan, Jokin Zaitegi bekari esker Oskar Arana aramaioarrak euskaratutako J.M. Coetzee hegoafrikarraren Lotsaizuna (Elkar) nobelaz hitz egingo dute luze-zabal irakurle taldeko kideek, Elkarguneko Oteiza aretoan. Informazio gehiago jaso nahi duenak azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.