Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatuta, Zaintzaren harira hizketan hitzaldia eskaini zuten atzo, asteartea, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 18:30ean hasi zen saioa, eta herritar ugari elkartu zen han mahaiaren bueltan elkartu ziren hizlarien esanak entzutera.
Felix Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Zaintzaren hariak liburuaren egilea, Juan Ramon Alberdi nahiz Xabier Euzkitze herritarrak eta Bakarne Etxeberria Hurkoa fundazioko Hauskor programaren koordinatzailea aritu ziren zaintzaren gaiari buruz solasean. Hitzaldia Txema Urrutiak bideratu zuen.