Zein da 'odolbittue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'kañadie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'odolbittue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Odolbittue hitza esaten zaio Azkoitian odol bilduari. Honela erabili ohi da landareak loreak eman dituela esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Besun atxumurke eiñ ta odolbittue ertentzin".
  • Euskara batuan: "Besoan atximurkada egin eta odol bildua atera zitzaidan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide