Azkoitiko Irakurle Taldeak hitzordu berezia du gaur, Joseba Sarrionandia idazle prestigiotsua izango baitu gonbidatu. Idazle iurretarrak bere lehen eleberria, Lagun Izoztua, izango du hizpide taldekideekin batera. 19:00etan hasiko da hitzordua, eta Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak zuzenduko du, baina oraingo honetan, Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira.
Maiatzeko saioaren ondotik, udako oporretako etena egingo du Azkoitiko Irakurle Taldeak.