Ugarteigaran igerilekurako sorosleen lan poltsa ireki du Azkoitiko Gurutze Gorriak

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 22a, 11:30

Asteazkenean, hilaren 24an, itxiko da lan poltsan izena emateko epea. Interesa dutenek azkoitia@cruzroja.es helbidera bidali beharko dute kurrikuluma asteazkeneko 20:00ak baino lehen. Lanpostuen baldintzak eta ordutegiak "beharren arabera" zehaztuko dituzte. 

Azkoitiko Gurutze Gorriak udan Ugarteigaran igerilekuan lan egiteko sorosleen lan poltsa ireki du. Asteazkenean, hilaren 24an, itxiko da lan poltsan izena emateko epea. Interesa dutenek asteazkeneko 20:00ak baino lehen bidali beharko dute kurrikuluma azkoitia@cruzroja.es helbidera.  

Sorosle lanetan aritzeko ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea, sarrerako proba teorikoa eta fisikoak gainditzea, Lehen Laguntza eta Larrialdietan Oinarrizko heziketa edo Gurutze Gorriko heziketa izatea, Uretako Sorosle Heziketako titulua nahiz DESAko titulua egunean izatea eta euskaraz jakitea. Era berean, Gurutze Gorriak kontuan hartuko du, besteak beste, antzeko lanpostuetan experientzia izatea –bereziki Azkoitia mailan– eta aurrez Gurutze Gorriko boluntario izatea. 

Honako hauek izango dira sorosleen betebeharrak eta eginbeharrak: Erabiltzaileekiko harreta eta Prebentzio, Salbamentu eta Sorospen zerbitzua ematea, Ugarteigaraneko instalazioetako erabilpen arauen zaintza mantentzea, igerilekuetako materialen zaintzaz arduratzea (flotagailuak, erreskate perbak, botikinak...) , aforoa, klorazioaren PHaren datuak etbr osasun liburuan erregistratzea, soroslearen material propioa eta botikinen kontrola eramatea, kanpoko etzanlekuak ordenatzea, zaborrak ateratzea eta zonalde komunak garbi mantentzea.

Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, kontratua partziala izango da, eta "beharren arabera" zehaztuko dituzte ordutegiak eta lanaldia. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide