Joxan Goikoetxea akordeoi jotzaileak eta Euskameratak 31. Udaberriko Musikaldiko hirugarren kontzertua eskaini zuten atzo, zapatua, Santa Kutz komentuan. Ez dok. Badok. Oteitzaren mailua izenburupean, Jorge Oteiza omentzeko kontzertua eskainiko zuten, haren heriotzaren 20. urteurrenean.
Oteizak aitona Azkoitiko Kalparsoro baserrikoa zuen eta aita Olabezetakoa. 1997an, gainera, udalak semetzako izendatu zuen artista. Ordukoa da haren ondorengo esan hau ere: "Un abrazo a todos. Soy del Izarraitz". Oteizak ahotan eta bihotzean izan du beti Azkoitiko herria. Besteak beste, Aita Donostia, V. Zolotaryov, J.S. Bach, R. Sakamoto edota A. Valverde konpositoreen obrak interpretatu zituzten atzo herritarren aurrean.