Luis Beitia artista azpeitiarraren lanak ikusteko aukera izango da gaur eta bihar artean, herriko plazan dagoen Portaleburu erakusketa aretoan. Joan den asteko ostiralean zabaldu zuen Beitiak bere lanen erakusketa han, eta bihar itxiko du.
Gaur arratsaldean 18:00etatik 20:00etara, eta bihar, igandea, goizean ikusi ahal izango dira azpeitiarraren lanak Portaleburuan; 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik aretoa, bihar. Beitia artista bera ere Portaleburun egongo da ordu horietan lanen inguruko azalpenak ematen.