Zaintza ardatz hartuta, hitzaldia eskainiko dute hainbat lagunek etzi Elkargunean

Andoni Elduaien

Adineko pertsonen zaintzari buruz arituko dira hitzaldian (Pixabay).

18:30ean hasiko da hitzaldia, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hizlarien artean izango dira Felix Arrieta irakaslea eta idazlea, Juan Ramon Alberdi zein Xabier Euzkitze herritarrak eta Bakarne Etxeberria Hurkoaren Hauskor programaren koordinatzailea. Txema Urrutiak bideratuko du saioa.

Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak elkarlanean antolatuta, Zaintzaren harira hizketan hitzaldia eskainiko dute etzi, asteartea, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 18:30ean hasiko da saioa, eta irekia izango da herritar ororentzat.

Felix Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Zaintzaren hariak liburuaren egilea, Juan Ramon Alberdi nahiz Xabier Euzkitze herritarrak eta Bakarne Etxeberria Hurkoa fundazioko Hauskor programaren koordinatzailea arituko dira zaintzaren gaiari buruz solasean. Hitzaldia Txema Urrutiak bideratuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide