Udal eta foru hauteskundeak 2023

Orioko hilketa matxista salatzeko, EH Bilduk bertan behera utzi du arratsaldeko ekitaldia

Andoni Elduaien

EH Bilduk zerrenda aurkeztu zuen eguneko irudia. (Andoni Elduaien)

Orion (Gipuzkoa) jazotako "hilketa matxista salatzeko" erabaki dutela arratsalderako aurreikusita zuen hitzordua. Asier Altuna alkategaia eta Oihana Etxebarrieta ziren gaurko ekitaldia zuzentzekoak.

Azkoitiko EH Bilduk bertan behera utzi du gaur egitekoa zen maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpainako ekitaldi nagusia. Koalizioak jakinarazi du Orion (Gipuzkoa) jazotako "hilketa matxista salatzeko" hartu dutela ekitaldia ez egiteko erabakia.

19:00etan ziren egitekoa ekitaldia, herriko plazan. EH Bilduren Asier Altuna alkategaia eta Oihana Etxebarrieta EH Bilduren legebiltzarkidea nahiz koalizioaren feminismo idazkaria ziren hitzorduan parte hartzekoak. Koalizioak jakinarazi du datozen egunetan egingo dutela ekitaldia.

Orioko hilketa salatzeko, Azkoitiko EH Bilduk mugimendu feministak maila ezberdinetan antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide