Orion atzo, asteartez, jazo zen hilketa matxista "irmo" gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Udalak biharko. 12:00etan, bost minutuko isilunea egingo dute herriko plazan, biktimaren familiari eta hurbilekoei elkartasuna adierazteko.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi zuenez, 47 urteko gizonezko batek bere bikotekide ohia hil zuen atzo arratsaldean Orion, parke baten ondoan. Gizonezkoak arma eraman zuen hitzordura, manipulatutako eskopeta bat, 50 urteko biktimari aurrez aurre egin zion tiro, eta gero bere buruari.