Gazte Eguna antolatzeko bigarren bilera egingo du bihar Azkoitiko Gazte Asanbladak

Andoni Elduaien

Elkargunean egin zuten lehen bilerako irudia. (AGA)

Urola Erdiko GKSrekin batera, Azkoitiko Gazte Asanblada ekainaren 24rako ari da prestatzen Gazte Eguna. Bihar, ostirala, Elkarguneko Oteiza aretoan eguna antolatzen jarraitzeko bigarren bilera egingo dute.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) ekainaren 24an, larunbatez, Gazte Eguna ospatuko du Urola Erdiko GKSrekin elkarlanean. Eguna bera zein orduan egingo dituzten ekintzak prestatzen jarraitzeko, bigarren bilera irekia egingo dute bihar, ostirala. 19:00etan elkartuko dira Elkarguneko Oteiza aretoan. Antolatzaileek azpimarratu dute bilera irekia izango dela eta "edonor" dagoela hara gonbidatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide