Anaitasuna mendi bazkunak mendi irteera antolatu du maiatzaren 27rako. Egun horretan, Talaia Bidearen zati bat egingo dute mendizaleek, ibilbidea Hondarribian hasi eta Pasai-Donibanen amaituz. Ibilbideak 21 kilometro ditu, eta 800 metroko desnibel positiboa.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek Lopetegi iturgintzan eman beharko dute izena datorren ostegunetik (maiatzak 18) hilaren 25era bitartean. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek autobusez egin ahal izango dute bidaia Hondarribira. Hain justu, 08:00etan aterako da autobusa eta 17:00etan itzuli. Anaitasuna mendi bazkunako bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta gainerakoek, 14 euro.