Zein da 'kañadie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Argazkia: Tripadvisor

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'lorau' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kañadie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kañadie hitza esaten zaio Azkoitian saldatarako erabiltzen den hezurrari. Honela erabili ohi da landareak loreak eman dituela esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Karnizeire juntzaitte, faorez, eta kañadie ekarrizu".
  • Euskara batuan: "Joan zaitez harategira, mesedez, eta ekar iezadazu saldatarako hezurra".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide