Nestor Cruz eta Adrian Fajardo musikarien kontzertua izango da bihar Zurt tabernan

Andoni Elduaien

Piano eta gitarra emanaldia izango da biharkoa. (Artxiboa)

19:00etan hasiko da piano jotzaile azkoitiarraren eta gitarrista elgetarraren emanaldia Zurt tabernan. Sarrera doakoa izango da.

Bihar, ostirala, Nestor Cruz piano jotzaile azkoitiarrak eta Adrian Fajardo gitarrista elgetarrak kontzertua eskainiko dute Zurt tabernan. 19:00etan hasiko da bikotearen emanaldia. Musikaz gozatu nahi duten guztiek izango dute emanaldia bertatik bertara jarraitzeko aukera, sarrera doakoa baita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide