Gazte Eguna prestatzeko bilera irekia deitu du Azkoitiko Gazte Asanbladak

Ane Olaizola

Azkoitiko Gazte Asanblada, artxiboko irudi batean.

Urola Erdiko GKSrekin batera, Azkoitiko Gazte Asanblada ekainaren 24rako ari da prestatzen Gazte Eguna. Ostiralean, Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira eguna antolatzen hasteko, eta "edonor" dago hara gonbidatuta.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) jakinarazi du ekainaren 24an, larunbatez, Gazte Eguna ospatuko duela Urola Erdiko GKSrekin elkarlanean. Eguna bera zein orduan egingo dituzten ekintzak prestatzeko, lehen bilera irekia deitu dute ostiralerako. 19:00etan elkartuko dira Elkarguneko Oteiza aretoan. Antolatzaileek azpimarratu dute bilera irekia izango dela eta "edonor" dagoela hara gonbidatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide