Eros daitezke Trikiti Eguneko bazkarirako txartelak

Ane Olaizola 2023ko mai. 10a, 12:26

Trikiti eguna, iaz. (Ane Olaizola)

Maiatzaren 27an ospatuko dute bigarren Trikiti Eguna Azkoitian, eta hilaren 20an amaituko da bazkari herrikoian izena emateko epea. Dean, Latz eta Koxka tabernetan eros daitezke bazkaltzeko txartelak. Aurten, bi menu izango dira: bata helduentzat eta bestea umeentzat.

Maiatzaren 27an Trikiti Eguna ospatuko dute bigarrenez Azkoitian. Trikigiro elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatu dute egun osoko jaia, Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien laguntzarekin. Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta aurten ere bazkaria egingo dute 15:00etan, herriko plazan.

Hain zuzen, bazkarira joateko nahitaezkoa izango da aurrez bazkaltzeko txartela erostea. Hilaren 20ra artean eros daitezke txartelak, Dean, Latz eta Koxka tabernetan. Bi menu prestatuko dituzte: helduentzat entsalada mistoa, iberikoak, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskia parrilan, pasteltxoak, ogia, edaria, kafea eta kopa izango dira, 25 eurotan; 15 urtetik beherako umeek, berriz, iberikoa, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin, izozkia, ogia eta edaria izango dute menuan, 15 eurotan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide