Xabier Munibe Ikastolak zapatuko ekitaldia prestatzeko entsegua egin du plazan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 8a, 12:42

Zenbait lagun entsegua egiten. (Xabier Munibe Ikastola)

Herriko plaza nagusian egin zuten entsegu nagusia, eta han erakutsi zituzten larunbateko ikuskizuneko zenbait zertzelada. Musika eta dantza izango ditu oinarri ikuskizunak.

Xabier Munibe ikastolak larunbatean egingo du 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia, herriko plazan. 22:00etan hasiko da musika eta dantza oinarri izango dituen jaialdia, eta atzo, igandea, hura prestatzeko azken entsegu nagusia egin zuten Xabier Munibe Ikastolaren historia txikia hara! ikuskizunean parte hartuko duten lagunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide