Atzo hasi zen 31. Udaberriko Musikaldia Santa Kutz komentuan. Aurtengo edizioak Jorge Oteiza eskultorea eta Juan Antxieta musikaria izango ditu gogoan. Aurreneko kontzertua Kup taldeak atzo arratsaldean eskainitakoa izan da. Atzoko emanaldian, Gabriel Baltesek zuzenduta, "barrokotik klasizismorako bidea" proposatuko zuen Kup taldeak, Johann Christoph Bachen obrak interpretatuta. Alize Mendizabal organo jotzaileak eta Alejandro Martinez biolontxelo jotzaileak ere parte hartu zuten atzoko emanaldian.
Udaberri Musikaldiko kontzertuak hil honetako lau larunbatetan izango dira. Hurrengoa, datorren larunbatean, Juan Antxietaren omenezko emanaldia eskainiko dute Carlos Mena kontratenorrak eta Manuel Minguillon bihuelistak. 18:30ean hasiko da saioa, Santa Kutz komentuan.
Argazkiak: Azkoitiko Udala.