Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak antolatzen duen Mangaixue bizikleta martxa irailaren 16an, larunbatez, egingo dute aurten. 2019. urtean egin zuten azkenekoz bizikleta irteera, Mangaixueren laugarren edizioa, eta hori horrela, aurten bosgarren aldiz egingo dute proba.
Azken edizioetan bezala, aurten ere bi ibilbide egiteko aukera izango dute mendi bizikleta zaleek: ibilbide luzea (35 kilometro) eta ibilbide motza (25 kilometro). Izen-emate epea "ekainaren hasieran" irekitzekotan dira, baina ordutegia eta probaren inguruko gainerako informazio guztia aurrerago jakinaraziko du Anaitasuna mendi bazkunak.