Zein da 'adurre' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 5a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'drote' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'adurre' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Adurre hitza erabiltzen da Azkoitian zortea edo zoria esateko. Dena den, normalean zorte txarraren esanahia hartzen du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Pasa dan urtin hankie, oin eskue... Hik daukek adurre hik!".
  • Euskara batuan: "Joan den urtean hanka, orain eskua... Hik duk zortea hik!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.