Udal eta foru hauteskundeak 2023

Ikusgai daude udal eta foru bozetarako hautesmahaien zozketaren emaitzak

Ane Olaizola 2023ko mai. 3a, 10:30

Herritarrek Azkoitiko Udalaren webgunean, eskuinaldean dagoen leihoan, kontsulta dezakete bozetan mahaikide izatea egokitu zaien edo ez.

Dagoeneko ikus daitezke maiatzaren 28an izango diren udal eta foru hauteslekuetako mahaiak osatzeko udalak egin duen zozketaren emaitzak. Herritarrek Azkoitiko Udalaren webgunean kontsulta dezakete bozetan mahaikide izatea egokitu al zaien, eskuinaldean dagoen leihoan klik eginda. NAN zenbakia sartu, eta sistemak erantzungo die herritarrei mahaian egotea egokitu zaien ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, hauteskunde mahaiaren inguruko informazioa emango dio webguneak erabiltzaileari.

Hautesleku aldaketa bat

Azkoitian lau hauteskunde mahai jarriko dituzte datorren maiatzaren 28an: Xabier Munibe Ikastolan, Elkargunean, Portaleburu erakusketa aretoan eta Gaztanenea formazio zentroan. Hain justu, hautesleku bat lekualdatu dute aurten. Orain arte, Aizkibel liburutegian bozkatzen zutenek, Gaztanenean bozkatu beharko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide