Maiatzaren 12an, ostiralez, nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte herrian. Horretarako, unitate mugikorrak Azkoitiko Ugarte industrialdean egongo dira 09:00etarako. Zerbitzuko arduradunek esan dutenez, soilik zehaztutako egun eta leku horietan egongo da nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko aukera.
Errezilen eta Azpeitian ere egingo dituzte azterketak. Errezilen ere maiatzaren 12an egingo dituzte azterketa teknikoak, 12:30ean hasita, Letea jatetxeko aparkalekuan. Azpeitian, berriz, bi hitzordu jarri dituzte maiatzaren 18rako: 09:00etan, Loiolako tren geltokiaren parean egingo dute azterketa teknikoa, eta 13:00etan, Landetan dagoen Errezil-Urrakira joateko biribilgunean.