Iaz bezala, Igone Pagadizabalek irabazi du aurten ere Azkoitiko kintopekoen Udaberriko Idi Dema Saria. Atzo, asteartea, sariketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten Gurea pilotalekuko probalekuan, 22:00etan hasita. Mungiako (Bizkaia) Birle auzoko Iñaki Lopategik, Elgoibarko (Gipuzkoa) Soartek eta Hondarribiko (Gipuzkoa) Igone Pagadizabalek, hurrenez hurren.
Iaz baino plaza gutxiago osatu zituen txapeldunak –iaz 58 plaza osatu zituen–, baina larunbatean Zornotza anaiek egindako 53 plaza eta hiru zintako lana hobetu zuen Pagadizabalek, eta harentzat izan ziren sariketako txapela eta mantak. Asier Alegriak eta Jagoba Tubillak jardun zuten itzain lanetan hondarribiarraren idiekin eta Arzadun aritu zen ordulariarekin.
Idi pareak 1.600 kiloko Ipintza harriarekin aritu ziren. 1.100 kilotik pasatu ziren idiei, berriz, kilo bakoitzeko kilo eta erdi gehiagoko zama jarri zitzaien harriaren gainean. Partaide guztiek 30 minutuz aritu behar izan zuten.
Hori horrela, honela gelditu da aurtengo Azkoitiko kintopekoen Udaberri Idi Dema Sariko sailkapena:
- Igone Pagadizabal (Hondarribia): 54 plaza.
- Zornotza anaiak (Zalla): 53 plaza eta hiru zinta.
- Soarte (Elgoibar): 51 plaza.
- Asador Iruña (Jatabe): 50 plaza, zinta bat eta 3,22 metro.
- Iñaki Lopategi (Birle): 46 plaza, bi zinta eta 1,06 metro.
- Galder Bolaño (Laudio): 33 plaza, zinta bat eta 3,08 metro.
- Ixidro Erretegia (Azkoitia): hemeretzi plaza, hiru zintza eta 2,16 metro.