Etzi, osteguna, Suitza Tout Bleu eta Tekno Texas Seduction musika taldeen kontzertuak izango dira Matadeixen. 20:00etan hasiko dira bi musika taldeen emanaldiak gune horretan, eta aurrez Matadeirako atean salduko dituzte sarrerak, 7 eurotan.
Tout Bleu musika taldeak musika elektronikoa eta akustikoaren arteko musika gurutzaketa aurkeztuko du Matadeixen; melodikoa eta urratzailea, aldi berean. Tentsio etengabeen bilaketan, paisaia atmosferikoak margotzen dituen laukote suitzarra ikusi ahal izango dute musikazaleek oholtzan; beste mundu batzuetara zuzendutako pop ukitu ilunak uztartuko dituzte musikariek. Aldiz, Tenko Texas Seduction musika taldea heriotzarekin etengabean jolasean dabilen predikari baten istorioa da. Sintetizadore, bateria eta mikrofono mutu bat dira musikari suitzarren bereizgarriak.