Anaitasunako emakumezkoen talde nagusiak Zarauzko taldea hartu zuen larunbatean etxean, Euskal Ligako 30. jardunaldia jokatzeko, eta bina gol sartuta, taldeek berdinketarekin amaitu zuten neurketa. Partidaren bigarren zatian izan ziren gol guztiak, eta tentsio handiko minutuak bizi ahal izan ziren azken minutuetan. Dena den, Ane Juaristi eta June Diazen golei esker, beste puntu bat eskuratu ahal izan zuen Anaitasunak, eta gaur-gaurkoz, sailkapenaren 11. postuan jarraitzen du hark.
Datorren asteburuan, berriz, Añorgaren aurka neurtuko ditu indarrak Azkoitiko taldeak.