Ipuin kontaketa musikatua izan zen atzo, ostirala, Azkoitiko Aizkibel liburutegian, eta haur ugarik parte hartu zuten. Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak eskaini zuten emanaldia atzokoan, 17.30ean hasita. HH5 mailatik LH3 mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izan zen, eta umeek gogotik gozatu zuten ipuin kontalarien pasarteekin eta musikarekin.