Holz Und Blech jaialdian murgilduta dago Azkoitia. Atzo hasi zen Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenez antolatzen duten festaren zazpimarren edizioa, eta gaur eguerdian jarraitu dute antolatutako ekintzekin. Urtero bezala, omenaldia egin diete Zizuren familiako kideei, Plazaberrin, jendez inguratuta. Suziria bota dute lehenik, eta, ondoren, Zizuren bi lagunek txalaparta jo dute haren omenez. Horren ostean lore eskaintza egin diote Urainen familiako kideei, eta hunkituta agertu dira bai senideak, baita bertaratutako herritarrak ere.
Ekitaldia amaitzean, Elektropeñaren musikak girotu du Plazaberri. Arratsaldean jarraituko du musika elektronikoaren festak. Hona hemen datozen orduetako egitaraua: