Euskal presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak bertan behera uzteko eskatu dute hainbat lagunek

Julene Frantzesena 2023ko api. 29a, 07:24

Atzo hainbat lagun elkartu ziren plazan. (Azkoitiko Sare)

Etxera bidea gertu lelopean, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek atzo, apirileko azken ostirala, plazan, Sarek deituta.

Etxera bidea gertu lelopean, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek atzo, apirileko azken ostirala, plazan, Sarek deituta. Presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak bertan behera uzteko eskatuko zuten horiek, Joseba Arregi presoari gernatutakoa gogora ekarrita. Hain zuzen ere, Arregiri hirugarren gradua eten diotela eta, Martuteneko kartzelara itzuli behar izan du, eta Sareren hitzetan, hori euskal presoen "aurka mantentzen ari diren salbuespen egoera orokorraren erakuslea" da.

Datuetara ekarri du Sarek presoen egoera: "39 euskal preso baino ez daude hirugarren graduan, legez 110ek egon behar zuketenean. 50 preso ingururi ez zaie zenbatzen Frantzian jada bete duten zigorraren zatia. Askok 40 urteko zigorra bete beharko dute, Aznarren garaian onartutako 7/2003 legea bere horretan aplikatzen baldin bada. 17 presok gaixotasunak dituzte, baina, hala ere, espetxean jarraitzen dute".

Sareren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko hainbat "sektore atzerakoik" presoak etxera itzultzeko bidea "sistematikoki oztopatzen" jarraitzen dute. Gainera, presoen eta haien senideen eskubideak "murrizten" ari direla ere salatu du Sarek. "Hiru hamarkada baino gehiagoko kondena luzeak bete ondoren, isolamendua eta zigor erantsia pairatu ondoren, ezin da etxerako buelta geldiarazi mendeku gisa".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide