Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu du Maxixatzenek Elkar argitaletxearen liburu sorta

Erredakzioa

Elkar argitaletxearen eskutik zozkatuko ditu Maxixatzenek liburuak.

Joan den igandean, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira antolatu du zozketak Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Guztira, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu ditu Maxixatzenek.

Liburuaren Nazioarteko Eguna tarteko, Maxixatzenek liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Hain justu, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba. 

Asko izan dira zozketan izena eman duten bazkideak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Iraitz Otaño bazkideak irabazi ditu lau liburuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide