Kintopekoen Udaberri Idi Dema Saria jokatuko dute Gurea frontoian zapatuan hasita

Andoni Elduaien 2023ko api. 26a, 10:57

Iazko idi dema sariketa bateko irudia. (Ibon Errazu)

Larunbatean eta datorren asteartean jokatuko dituzte sariketako bi jardunaldiak, biak ala biak 22:00etan hasita. 1.600 kilo pisatzen dituen Ipintza harria erabiliko dute idiek bi proba egunetan.

Azkoitiko Probazale Elkarteak antolatuta, Kintopekoen Udaberri Idi Dema Saria jokatuko dute datozen egunetan Azkoitiko Gurea pilotalekuan egokitzen duten probalekuan. Larunbatean eta datorren asteartean jokatuko dituzte sariketako bi jardunaldiak, biak ala biak 22:00etan hasita.

Larunbatean, lau uztarri arituko dira nor baino nor gehiago: Laudioko (Araba) Galder Bolaño, Zallako eta Jatabeko (Bizkaia) Zornotza anaiak nahiz Asador Iruña, eta Azkoitiko Isidro erretegia. Asteartean, berriz, hiru idi pare plazaratuko dituzte Gurea probalekura. Horien artean izango da iazko kintopekoen idi dema saria irabazi zuen Igone Pagadizabal hondarribiarra. Birleko (Bizkaia) Iñaki Lopategi eta Elgoibarko (Gipuzkoa) Soarte izango ditu hark aurkari sariketaren bigarren jardunaldian.

Idien pisatzeak idi proba egunetan egingo dituzte, 10:00etan hasita, Azkoitiko Instalaciones Lagunak lantegiaren biltegian. 1.600 kilo pisatzen dituen Ipintza harria erabiliko dute idiek bi proba egunetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide