Zein da 'zastaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'errendiu' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'zastaie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zastaie hitza bi modutara erabiltzen da Azkoitian ziztada esateko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Jostorratzakin zasta earra hartu nun".
  • Euskara batuan: "Jostorratzarekin ziztada ederra hartu nuen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide