Miguel Etxaniz futbol jokalari ohia hil zen atzo, asteazkena, 89 urte zituela. 1950eko hamarkadatik aurrera, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat taldetan aritu zen futbolean, Espainiako Ligako lehen eta bigarren mailetan.
Erdilari azkoitiarrak 1953ko denboraldian egin zuen Espainiako Ligan debuta, Alaves taldearekin. Arabako taldean lau denboraldiz aritu ondoren, Athletic futbol klubak fitxatu zuen azkoitiarra; 1956ko abenduaren 30ean egin zuen hark talde horretan eta lehen mailan debuta. 1958an, berriz, bigarren mailan lehiatzen zuen Barakaldo taldean hasi zen jokatzen; 1960ko sasoia, berriz, Sestao River Clubean egin zuen, eta hurrengoa, Las Palmasen.
Gaur, osteguna, izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.