Azkoitia Bai herri plataformak datorren zapatuan, hilak 22, aurkeztuko du datorren maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaien zerrenda. 12:00etan izango da ekitaldia, Laja jatetxean. Herri plataformak han jakinaraziko du Jose Joakin Etxaniz alkategaiarekin batera datorren agintaldirako osatu duen taldea.
Talde argazkia atera ondoren, bertaratutakoek herrira begirako kezkak eta proposamenak egiteko aukera izango dute mokadutxo bat eginez. Era berean, herri plataformak taldean landu dituen gaiak aurkeztuko ditu jendaurrean.