'Fuego fatuo' filma emango dute astearteko zineforum saioan

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 16a, 10:07

20:00etan hasiko da Zinetogram taldeak antolatutako saioa. Gaur eta bihar, berriz, 65 filma emango dute Baztartxon.

Zineforum saioa izango da etzi, asteartea, Baztartxo antzokian. Fuego fatuo (Portugal, 2022) da Zinetogram taldeak antolatutako saioan emango duten filma, 20:00etan. Genero musikala eta komedia uztartzen ditu Joao Pedro Rodriguesek zuzendutako lanak.

Aurretik, gaur eta bihar ere izango dira zinema emanaldiak Baztartxon. Gaur 19:30ean eta bihar 20:00etan, 65 filma emango dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide