Astelehen arratsaldean egingo dute apirileko odol ateraldia

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 14a, 11:39

Odol ateraldi bateko irudia.

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan dute hitzordua odol emaileek, 16:30etik 20:30era bitartean.

Datorren astelehenean, hilaren 17a, egingo du odol emaileen Azkoitiko elkarteak apirilari dagokion odol ateraldi arrunta. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan dute hitzordua odol emaileek, 16:30etik 20:30era artean.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko astelehenerako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide