Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Arrainak bihotzean' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa

'Arrainak bihotzean'. (Mar-Mar Teatroa)

Igandean, 16:30ean hasiko da Mar-Mar Teatro konpainiaren haurrentzako antzezlana, Baztartxon. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Igandean, apirilaren 16an, Arrainak bihotzean haurrentzako antzezlana taularatuko du Mar-Mar Teatroak Baztartxo antzokian. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu emanaldi horretarako bazkideen artean.

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Izaro Larrañaga Paredes eta Maite Lopez Las Heras bazkideek irabazi dituzte igandeko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete, 4 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide