Ostiral Santu arratsaldeko prozesioa, bideoan

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga

Gaur, Ostiral Santu egunez, 17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori amaitutakoan, prozesioa egin dute. 

Aste Santuko ekintzetan murgilduta jarraitzen du Azkoitiak. Ostiral Santuko prozesioak izan ohi dira herritarrek gehien itxarondako hitzorduak, eta argi gelditu da hori arratsalde partean parrokiaren aurrealdean eta Plaza Berrian jendetza bilduta. 17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori amaitzean, prozesioa egin dute, parrokiatik abiatuta. 11 pauso eraman dituzte herritarren artean.

Ostiral Santuan ohi den moduan, iluntzean beste prozesio bat egingo dute: Hilobirako Prozesio Santua, hain zuzen ere, 21:30ean hasita, Parrokiatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide