Azkoitiko Gurutze Gorria boluntario bila ari da, erakundearen proiektuak indartzeko. Profil askotako boluntarioak izan daitezkeela adierazi du Gurutze Gorriak, denboraren eta zaletasunaren arabera erakundeari eta gizarteari laguntzeko prest daudenak. "Gurutze Gorria erakunde boluntarioa eta erreferentea da esparru horretan, eta berritzen jarraitzea du helburu. Boluntarioak besteei laguntza ematera bideratzen eta horien kezkak eta arrazoiak ezagutzen jarraituko dugu. Argi dago erakundeak eboluzionatzen duen boluntariotza eredu baten aldeko apustua egiten duela, aktiboa, solidarioa eta kritikoa izango dena, lan egiteko modu berriak eraikitzen lagunduko duena", adierazi du Gurutze Gorriak.
Gaur egun, Azkoitiko Gurutze Gorriak hainbat esparrutan lan egiten du; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Larrialdiei Berehala Erantzuteko Taldeak (bilaketak, prebentzio zerbitzuak), bizi ohitura osasungarriak sustatzen eta bultzatzen diren osasun eremua eta adineko pertsonak –kolektibo horren eta haurren bakartasunaren ondorioak arintzeko laguntzaren bidez–. Alde horretatik, Azkoitiko Gurutze Gorriak nabarmendu du beren egunerokoa gizarteari, eta, zehazkiago, Azkoitiko eta inguruko herrietako bizilagunei laguntzeko helburuaren pean dagoela, beharra duten pertsonek merezi duten erantzuna jaso dezaten, azkar eta eraginkor.
Informazio gehiago nahi izanez gero, azkoitia.zerbitzuak@cruzroja.es helbidera mezua bidali edo 943-85 32 97 telefonora deitu behar da.