Joan den ostiral arratsaldean gizonezko batek adin txikiko neska bati eraso egin zion Azkoitian, eta erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Azkoitiko plazan. Itaiak deituta egin da protesta, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean. Protestara ehunka herritar batu da, eta Azkoitiko plaza jendez bete da.
Azkoitiko Udaleko Bozeramaile Batzordeak ohar bidez, "irmoki" salatu du adin txikikoak jazotako erasoa, eta bat egin du gaur arratsaldean herriko plazan egindako protestarekin; bertan, parte hartu dute udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariek: EAJ, EH Bildu, Azkoitia Bai eta PSE-EEkoek. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere adierazpen instituzionala egin du Azkoitiko eraso matxista salatzeko, eta Nerea Isasi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak parte hartu du gaur arratsaldean Azkoitian egin den elkarretaratzean.