Udal eta foru hauteskundeak 2023

PSE-EEk Azkoitiko bulegoa zabalduko du posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko

Ihintza Elustondo 2023ko api. 4a, 09:00

Azkoitiko eta Azpeitiko Elkarte Sozialistak Julio Urkixo kaleko 11. zenbakian duen bulegoa zabalduko du, maiatzaren 28an botoa ematera joan ezin direnei posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko. Maiatzaren 18ra bitartean izango da horretarako aukera.

Azkoitiko eta Azpeitiko Elkarte Sozialistak Azkoitiko Herriko Etxean dagoen bulegoa zabalduko du, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan botoa ematera joan ezin direnei posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko. Gaur –asteartea– irekiko dute horretarako epea, eta maiatzaren 18ra –osteguna– bitartean tramitatu ahal izango da botoa, Julio Urkixo kaleko 11. zenbakian dagoen bulegoan. Honako ordutegian bertaratu ahal izango dira herritarrak: asteartetik ostiralera, 12:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

Gainera, ezinduta edo gaixorik dauden pertsonek ere aukera iznago dute etxetik atera gabe botoa emateko, notarioaren aurrean. Tramitazio hori ere Azkoiti-Azpeitiko Elkarte Sozialistaren bidez kudea dezakete herritarrek. Horretarako, 943-85 20 51 telefono zenbakira deitu behar da.

Bestalde, aldi baterako atzerrian bizi diren eta maiatzaren 28an botoa ematera joan ezin diren pertsonek ere posta bidezko botoa tramitatu ahal izango dute
PSE-EEren egoitzan. Botoa kudeatzeko epea, kasu horretan, gaurtik apirilaren 29ra artekoa izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide