Igartubeiti baserri-museoak Ars Naturan egonaldi artistikoa egiteko hautatu eta gero, Gari Aranbarri artista azkoitiarrak sormen egonaldia egin du Zerainen (Gipuzkoa), eta haren emaitza aurkeztu zuen atzo jendaurrean, herri horretan bertan. Hik egurre ta nik teilatue proiektua ondu du azkoitiarrak, Zerainen hutsik dauden baserri batzuetan oinarrituta. Hain zuzen, espazio eta paisaia kontzeptuei buruzko proiektua da egin duena, eta azkoitiarraren hitzetan, "bizitzeko modu kontra-hegemonikoak" aztertzen ditu.