Azkoitiko Madariaga auzoan dagoen Aittola-Zar jatetxeak Repsol Gidaren Eguzkitxoa jaso du. Repsol Gidaren aditu taldea herriz herri ibili da azken asteetan, eta 22 aitortza berri egin ditu Hego Euskal Herrian, eta horien artean nabarmendu du Azkoitiko jatetxea. Azken Eguzkitxoak banatuta, gaur-gaurkoz gida horretako 219 Eguzkitxo dituzte banatuta Hego Euskal Herrian.
Repsol Gidak zazpigarrenez banatu ditu Eguzkitxoak. Zerrenda berri horretan, gainera, 'Galtzeko Eguzkitxoak' izeneko aitortza egin dute, hain zuzen, otorduak mendiguneetan eskaintzen dituzten jatetxeei eta eskualdeko gozoki tipikoa saltzen duten gozotegiei nahiz itsas tabernei eskainitakoa. Repsol Gidaren arabera, Eguzkitxo berri horiek "lurraldea hobeto ezagutzen laguntzen duten leku atseginen eta eskuragarrien zerrenda" erakusten dute.
Azkoitiko Aittola-Zar jatetxeak ez ezik, eskualdeko bi jatetxek ere jaso dituzte Eguzkitxoak: Getariako Maruka Gastrok eta Zumaiako Atarik. Horiez gain,Hego Euskal Herrian beste hemeretzi ostalaritza gunek jaso dute aitortza.